San Adriango Markesaren Jauregia.

Eraikuntza: XVI S-aren lehen erdia
Estiloa: Pizkundekoa
Zaharberrituta: 1.991-1.993
Jarduerak eta gaurko erabilera: Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateko eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko egoitza.

Historioa eta egitura:

Ebro ibarreko arkitektura zibila, zatitutako bi gorputz nagusi eta atiko batekin. bere antolamenduak Almirantearen Etxearen antza du. Urritasun handikoa eta proportzio ederretakoa, solairu bikoitzean antolatzen da. Beheko solairuaren ordena toskanarra da. Goikoa solairuko arkuek kapitel begetalak dituzte eta izkinetan zutabe lodiak.
Nabarmentzekoa da mesulonetan agerten diren ume biluzien irudiak zeintzuk musikak jotzen diharduten. Mesulones-ak umeekin nabarmentzen dira musika-tresnak ukitzen duten edo jarrera desberdinetan banatzen duten atlante biluziak. Beheko frisoan gizonezkoen bularrak ageri dira kanpoko frisoetako aingerutxoekin bat egiten dutelarik.

San Adrián Markesaren zur teilatu-hegala, Obrayren lana da (Tuterako Katedraleko eta Iruñeko koruen egilea); obra hau 1994an desmuntatu zen eta tratamendu desberdinak jaso zituen.
Jauregi barnean solairu bikoitzeko patio angeluzuzena dago eta hasierako eskailera mantentzen du. Hau guztia zaharberrituta dago egun. Eskaileretan, friso gisa, antzineko mitologiaren eta elezahar grekolatindarraren hamabi Emakume Ospetsuen pinturak daude.

Kategoria batzuen arabera sailkatuta daude: batzuk mitologikoak dira eta gerrarako adorea aitortzen zaie, beste batzuei kastitatea. Pintura hauek salbuespentzat hartuak izan dira bai beraien teknika eta estiloarengatik eta batez ere Espainian nekez aurkitzen direlako mota honetako arte mitologiko multzoak.
Jauregia bi solairu garrantzitsuz osatzen da, biak altuera beretsukoak direlarik eta barruko patioari bere tamaina ematen diotenak. Bi solairuen gainetik arkuez osatutako galeria. Alboko bi dorrek eraikuntzaren mugak osatzen zituzten. Beheko solairuko patioa toskanako estiloko zortzi zutabek mugatzen dute eta haietan sostengatzen dira zur-habeak.

Patio zentralari itsatsita morrontzaren dependentziak zeuden, azalera handikoak eta jauregia berriztu zenean irakaskuntzarako erabilgarri moldatu zirenak.
Beheko solairuan bulegoak, administrarientzako bulegoak,atezaindariarentzat bulegoa eta biltegiak prestatu ziren. Lehenengo eta bigarren solairuan tutoretzetarako ikasgelak daude, informatikarakoak ere bai, liburutegia non irakurketarako gune zabala dagoen.

Magallón familiarena izan den jauregi hau 600 urte baino gehiagotan islada izan du bai Tuterako historiarekin bai eta Nafarroakoarekin. Magallon familia XIV. mendetik nahiz historialari ugarik dioten 1119. urtean bertaratu zirela.
San Adriángo Markesaren titulua Joaquín Magallón eta Beaumont de Navarrari eman zitzaion Carlos II.ren eskutik 1696an. Eta 1802an, familia honek erregimen zaharrean jaso zitekeen bereizketa nagusia lortu zuten: Espainiako handitasuna. Titulu honen ordezkaria José María Magallón eta Armendáriz izan zen.

Informazio gehiago:
http://www.unedtudela.es/
C/ Magallón,8 / 31500 Tudela (Nafarroa)
Telefonoa: 948 821 535
Posta elektronikoa: info@tudela.uned.es
FB: https://www.facebook.com/unedtudela/