Palacio Decanal

Eraikitze data: 1.477-1.500
Estiloa: Gotiko Mudejarra.
Zaharberritze data: 1.997-2.000
Gaur egungo erabilera eta ekintzak: Tuterako Museoa.
Historia:
XV. mendeko bukaeran edo XVI.mendeko hasieran, Don Pedro de Villalón-ek, eliza honen Deanen artean famatuena, jauregiaren zatirik nabarmenenaren eraikuntza agindu zuen. Horrez gain, Tuterako Santa María Kolegiataren Kabildoaren Dekanoa izan zen, 1783an Katedrala bihurtu zena.

Proiektua hiriaren erregidoreak biltzen zituen ganberak eta Palenque eremua osatzen zuten lurretan eraiki zen, aipatutako Villalonen jabetzapean zeudenak, hiriaren erdialdean zegoen eta garrantzi handien hartzen zuen zonaldea zirelarik. Jauregiaren orubeak 836m2  ditu, horrela banatuta zeudenak: 479 eraikin gotikoarenak ziren, 116 eraikin berriarenak, 13 kapera exentarenak eta 228 patioarenak.

Eliztar autoritate altuenaren egoitza izan zen, baita errege, erregin, Gorteen ordezkari eta beste autoritateena ere.

Jauregiaren hego angeluan kokatuta zegoen bere defentsa dorrea, XIX mendean desgertu zena. Julio II Aita Santuaren eta Villalón Deanaren armarria aurki dezakegu sarreran. Jauregian gertatutako bitxikeria eta gertakizunak ugariak dira. Horien artean, Tuterako Gonzalo Álvarez de Urroz Kalonjeak eraginda, Deanaren Jauregiaren koruan zegoen aulkia Villalónen ikur propioez ordezkatzea agindu zuen. Erregeek horren berri izatean bere atxilotzea, epaiketa eta erbesteratzea agindu zuten. Denak jauregitik ihes egin behar izan zuen, teilatutik alde eginez.

Jauregi dekanalak estilo Gotiko-Mudejarraren isla batzuk gordetzen ditu, bere fatxadan ikusgai daudenak. Itxura irregularreko adreilu egiturak San Jaime Plaza ezaguna eta Roso (sarbide nagusia behinola), Merced eta Verjas kaleekin topo egiten du. Katedralaren klaustroarekin ere egiten du topo.

1783tik aurrera, Apezpiku Jauregi bezala ezagutu zen, 1844an Ramón María de Azpeitia hil zen arte, hirian egoitza zeukan laugarren eta azken gotzaina.

Eraikinaren barnealdea guztiz eraldatuta dago, jatorrizko egitura osatzen zuenetik eskaileraren hondarrak bakarrik aurki daitezkelarik. 2000 urteko ekainaren 26an berrireki zen, lehen izandako disdira berreskuratzeko helburuarekin zaharberritu zelarik. Tuteran Jauregi Dekanala hiriko gazteriaren eta kultura elkarteen bilgune bezala gogoratzen da. Muskaria mendizaletasun elkarteak eta Cine Club Muskariak bere egoitza eraikin honetan izan zuten.

Gaur egun, Tuterako Museoa eta Elizaren artxiboak aurki ditzakegu barruan, eta Katedralarekin batera interes turisitiko nabarmena duen lekua da.

 

Informazio gehigarria:

http://www.castelruiz.es/MuseodeTudela.aspx

Calle Roso, 2 / 31500 Tudela (Navarra)
Telefonoa: 948 402 161
Web: www.museodetudela.com
Email-al: info@museodetudela.com
FB: www.facebook.com/MuseoDeTudela