Casa del Almirante

Eraikitze data: 1520-1560
Estiloa:
Errenazentista
Zaharberritze data: 1.997-2.010
Gaur egungo erabilera eta ekintzak:
Historia:

Monumentu arkitektoniko zibilen artean, garrantzia handiko jauregi errenazentista. Horma-atal guztia marinel motiboz margotua dago.

Bi armarri ditu, bata Maltako Kurutzearekin; bestea, berriz, urak hondatu dituen margoekin. Atearen gainean, burdinazko bi balkoi, garaiko forjarekin. Guztia enkoadratzen bi frontoi, bakoitza giza-soin batekin tinpanoan; bietako bakarra kontserbatzen da hala ere.

Eraikineko lehen atala eta goiko atala banatzen, erreminizentzia mudejar edo moriskoak dituen ornamentaziodun friso eta trazeriak.

Goiko atalean puntu erdiko zortzi lehio dituen galeria, gainean zortzi kasetoidun teilatu-hegalarekin: bertan animali fantastiko, landare eta bestelako motibo figuratiboak nabarmentzen direlarik.

Barnealdean, beheko solairua guztiz erremodelaturik dago. Eraikuntza zabaltasunagatik nabarmentzen da, baita erdialdean kokaturiko eta plateresko ornamentazioz beteriko bi baoengatik ere. Eskema errektangulardun bi bao hauek, erliebedun hiru euskarri antropomorfoetan enkoadratzen dira: bata zentrala, gerlari baten soina irudikatuz eta aldamenetan beste bi, emakume soinak irudikatuz; ezkerreko soinak sugegorria du eutsirik haragikeriaren irudi delarik, eta eskuinekoak, atributurik ez badu ere, bizio eta bertutea sinbolizatzen omen ditu.

Eskuek Marqués de San Adrian Jauregiaren txapitel begetalen antzeko batzuk eusten dituzte. Egituraren gainean zizelkatutako egurrezko hegal bat aurki dezakegu.

XVI. mendean eraikita, aintzinako eraikuntzaren aztarnak gordetzen dira patioan eta barnealdean. XVI-XVII mendeartean eraikina nobleziaren bizilekua izan zen, baina ez gara iritsi jauregi-etxe honen izena “Almirantearen Etxea” izatearen arrazoia ezagutzera.

Etxearen lehenengo jabe ezagunak Cabanillas Berrozpe familia da, Gómez Peralta familiaren oinordekoak, 1520 eta 1560 urteen artean etxearen eraikuntza agindu zutenak. XVII. mendean, Castillo Cabanillas eta Gómez de Peralta familiek ordezkatu zituzten, XVIII. mendean Ximénez de Antillón eta XIX.ean Barón de La Torre familiek izan zirelarik jauregiaren jabe.

Duela hogeita hamar urtetik gaur egunera, María Forcada Andrearen jabetzan egon da etxea, zeinek baterakuntza eta zaharberritze lan garrantzitsuak burutu ditu. Gaur egun, bere azken jabearen donazioari esker, Almirantearen Etxea Tuterako hiriaren jabetzapean dago,Udaletxeak ordezkatzen duena.

Informazio gehigarria:

http://www.castelruiz.es/Fundaci%C3%B3nMar%C3%ADaForcada.aspx

Calle Rúa, 13 / 31500 Tudela (Navarra)

Telefonoa: 948 825 868
Email-a: atencionalpublico@castelruiz.es
FB: www.facebook.com/fmftudela