Gure ondarea

Iragan eta orainaldi materiala

Tuterako alde zaharra gure hiriaren historiaren aztarnarik nabariena da. Gure ondare arkitektonikoak gure hiriaren garapena islatzen du, jatorrizko kulturarteko bizikidetzarik, trenbideek ekarritako modernitate industrialera.

Gure eraikin eta kaleek ez dute soilik gure garapen tekniko eta industrialaren zein eraikitzeko moduaren berri ematen, gure harremantzeko modua, bizimodua, besteekin komunikatzeko erak, bizitza sozialerako bideak ere aurkezten ditu.

Lehiaketa honen helburua gure hiriaren ondare arkitektonikoa balioztatzea da, baita hura biziduntzea ere. Hiriaren aldaketen lekuko izan diren oinarriek gaur egungo bizitza estiloaren arabera hiritarrak beren artean harremantzeko baliagarriak izaten jarraitzen dute, eta balioztatzeko biderik eraginkorrena beren memoria eta balio sinbolikoa onartuz hauek habitatzea da.