Epaimahaia 2017

Susana Ramos

Iruñean, 1961an jaioa, Espainiako hegoaldera joan zen 1987an Arte Ederretan lizentziatzeko Sevillako Fakultatean. Paisaiaren marrazketan espezializatu zen.

Ramos sari eta beka ugariak jaso ditu bere lanari esker, besteak beste, 1987ko Gradu Amaierako Beka (Segoviako el Paularren ikasketa sakontzea) edo 2015ko Maria Forcada Fundazioak emandako Summa Contemporánea-ko Beka.

Bere obra Madril, Sevilla, Iruñea, Begika, Roma, Milan eta Napolesko bilduma pribatuetan aurki daiteke, baita zenbait instituzionaletan ere: Tuterako Udaletxea eta Andaluziako Junta. Denbora luze batez ibili da epaile bezala, Nafarroa eta Errioxako margolaritza hasiberriko lehiaketa eta txapelketetan, Tuterako Udaletxeak antolatutako “Certamen de Pintura al aire libre” esaterako.

Susana Ramosek Tuterako hiriarekin lotura bitxia dauka, bertan 25 urtez bizi izan baita. Tuterako eraikuntza eta Alde Zaharrean bizitako esperientziez gain, Susana hirian zehar artea zabaltzeko asmoarekin aritu da.

Susana Ramos arte eta kulturaren munduan murgilduta egon da, aurkezpen zein esku-hartze artistikotan bere obrak aurkezteko lanean. Besteak beste, hurrengoak aurki ditzakegu:

  • Pro Sahel, Iruñeako Ciudadela (1991)
  • “La calle es el lienzo”. “Siete Puertas” izeneko taldearen kale esku-hartzea, Tutera (2007).
  • “Zona Ajardinada (Melancolía), Iruñeako Ciudadela-ren “Sala Horno”.
  • “Summa Contemporánea”, Maria Forcada Fundazioa, Tutera (2015).
  • Affordable Art Fair Milan, Arte Galeria 01, Milan (2015).
  • “Diálogos con el Paisaje” (1986-2016) ”Castillo de Novallas” museo arkeologikoa, Zaragoza (2016).
  • Bidasoa Txingudi Lehenengo marrazketa Lehiaketa, “Un país con nombre de río”, Irun (Gipuzkoa).

Manuel Aramendía Zuazu

Tuteran, 1955ean jaioa, doktorea eta Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretako irakaslea da Manuel Aramendía.

Nafarroan, Iruñeako eta Korellako Arte eta Ofizio Eskoletan izan zen irakasle. 90. hamarkadan Bartzelonako Fakultatean eskultura sailean irakasten hasi zen. Puntu horretatik aurrera, Katalunia izan da bere egoitza, ekintza artistiko eta profesionalean batik bat.

Aramendiak artearen inguruko argitalpen ugari idatzi ditu, La Poesía escénica de Joan Brossa a la luz del pensamiento europeo de la primera mitad del siglo XX: Análisis estructural de La Ciutat del Sol (revista OBSERVAR: Revista electrònica de lObservatori sobre la Didàctica de les Arts) besteak beste. Liburuetan ere aurki dezakegu, adibidez, El lenguaje transversal de la escultura/ The Transversal Language of Sculpture del libro Interior Landscapes. Painting and Sculptures by Manuel Aramendia.

The School of the Art Institute-en (Chicago), The Royal College of Art-en (Londres) edo l’École Nationale Supérieure dArt Limoges-Aubusson-en (Limoges) gonbidatu bezala aritu zen, eskultura garaikideaz gainera, horren eta diseinu garaikideen arteko harremanak eta portzelanazko eskultura prozesuen inguruko gaiak landuz.

Des-adarve proiektua ezagutzen eta babesten lehenetarikoa izan zen Manuel Aramendía, eta Tuterako alde zaharra hain ondo ezagutzen duenez bere ikuspuntuak ezinbesteko ekarpena suposatuko du lehiaketan.

Bere erakusketen artean hurrengoak aurki ditzakegu:

  • Paisajes de noche abierta, duela gutxiko eskultura eta margolan erakusketa, Bilboko Bilkin Galeria (2005).
  • Templo de cañas eskulturaren denboraldi baterako erakusketa, Gironako espazio publiko batean, Land-Art Jardunaldien barruan, Gironako Arkitektoen Eskolak antolatuta (2005).
  • El otro: imágenes y metáforas, exposición de pintura y escultura, Iruñeako Zitadelako Polvorín sala (2006).
  • Natural and Unnatural: Imagining Landscape, talde erakusketa,  The Hunterdon Museum of Art, Clinton (New Jersey) (2006).

Bartzelonako Escola Floralean egindako Del Manierismo al Land-Art’ bezalako hitzaldietan ere hartu du parte (2000), baita Lan Art-en El perfil excéntrico de las cosas nazioarteko jardunaldietan ere, (Girona, 2005). Horrez gain, Arte eta eskulturaren inguruko kongresuetan izandako partehartzea da azpimarragarria, besteak beste:

  • ¿Que quiere la ciudad del arte público? Prozesu eskultoriko berrien inguruko Nazioarteko Kongresua, Valentzia. (2002)
  • Representación mural del espacio urbano. Paisaiaren eraikuntzaren inguruko jardunaldiak, Arteaga, México (2014)

 

Belén Esparza Estaún

Iruñean jaio zen 1952an. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Mailako Eskola Teknikoan (E.T.S.A.U.N.) burutu ditu ikasketak Belenek, 1977an graduatu zelarik. 1975tik 1978ra Curro Inzaren bulegoan lan egin zuen.

1975tik aurrera,  Blasco y Esparza izeneko bulegoan, Manuel Blascorekin batera sortu zuena, bere ekintza profesionala garatu zuen, Hirigintza, Birgaikuntza eta Barneko Arkitektura saila zuzenduz, Tutera eta Iruñea oinarri izanda.

1989 eta 2004 urte artean Nafarroako Erriberako Etxebizitzen eta Eraikuntzen Birgaikuntza Ofizina zuzendu zuen. Tutera eta Korella bezalako herrietako alde zaharren planoak garatu zituen, baita hauen jauregi eta espazio publikoen birgaikuntzak zuzendu ere. Gainera, Logroño, Lizarra, Ejea eta Tarazonako gune historikoen birgaikuntzen inguruko jardunaldietan parte hartu zuen hizlari gisa.

2002 eta 2007 urteen aretan, Rafael Moneorekin batera, barnealdeko arkitektu bezala  Aragoiko Piriniotako Panticosa-ko Bainuetxearen Erreforma Proiektuaren garapenean lan egin zuen, bost eta lau izarreko hiru hotelen eraikuntza barne hartzen zuelarik.

Tuterako Alde Zaharraren eta Lehiaketarako aukeratutako eraikuntza historikoen inguruan duen ezagutza dela eta, baita beren birgaitzean parte hartzeagatik ere, Des-Adave eta bertan parte hartuko duten proiektuentzako ezinbesteko hirugarren zutabetzat dugu Belén Esparza.

Hiriguneen birgaitzeen inguruko bi liburu argitaratu ditu:

  • El Palacio del Marqués de Huarte
  • Una historia de Rehabilitación en Tudela

Sariek ere bermatzen dute Esparzaren lana:

  • Iruñeako Udaletxeko Lehiaketa eraikin baten egokitzapena musika eskola bezala.
  • Txantrea auzoan kokatutako Orvina I eraikinen birgaitze energetikoaren inguruko proposamen baten aukeraketarako proiektu lehiaketa. Iruñea. Lehenengo saria. (2014)
  •  Ciudad, urbanismo y ecología – Lourdes Renove. Nazio Batuak, Dubai (2014)

Interes historikoko eraikuntzen birgaitze lanetan daukan esperientzia ere da aipagarria:

  • Marqués de Huarte Jauregiaren birgaitzea Liburutegi eta Udal-agiritegi bezala. Nafarroako Gobernua eta Príncipe de Viana Instituzioa (1982).
  • Centro Mariano-ren birgaitzea. Ostatu eskaintzarentzako 22 bizitoki Tuterako alde zaharrean. I.V.I.N.A. (1986).
  • Nafarroako Parlamentua eraikin historikoetan kokagune aldaketarako azterketa. Nafarroako Parlamentuarentzako, Manuel Sagastumerekin (1987).
  • Almirantearen Etxea, Tutera. María Forcada Funazioaren proiektua (2008)