Gayarre Osasun zentroa – Tutera Mendabala

Eraikuntza: 1601-1603
Estiloa: Manierista
Zaharberrituta: 1.997-2.000
Jarduerak eta gaurko erabilera: Tutera Mendebaleko zentrua, Eguneko Ospitalea eta Osasun mentaleko zentroa

Historia eta egitura:

Gayarre kale ospetsuaren, Díaz Bravoren eta Queiles ibaiaren Paseoaren artean kokatuta dago eraikina zeinek eguneko ospitalea, osasun mentaleko eta lehen mailako arreta gune zerbitzuak bateratzen dituen.

Eraikina ezagutzeko Tudela “Komentu Hiri” bihurtu zen garaitik abiatu behar da eta orduantxe hiriak 9000 biztanle zituen. Garrantzia zuen XVI. mendearen erdialdera nobleziak eta kleroak gizartean ordezkatuta zeudelako eta hiri aberatsa zelako bai ekonomikoki bai artiskikoki eta kulturalki eta honexek Gaztelako, Aragoiko eta Frantziako jende asko erakarri zuen.

Orduantxe lortu zuen Komentu Hiri fisionomia; mairu-herri zaharraren espazioak komentuak, dorreak eta eliza-kupulak hartzen joan ziren. 1591tik aurrera, sei agindu ezartzen hasi ziren: sei agindu berri, emakumeenak bi (Dominicas eta María-ren Konpainia) eta gizonenak lau (Jesulagun, Kaputxino, Karmeldar Oinetakodun eta Karmeldar Oinuts). Azken agindu honekin eraikitako zentroa da gaur egungo Gayarre.

1597ko maiatzaren 10ean bi Karmeldar Oinuts, Juan de la Madre Jainkoaren Fraia eta Berpizteko Frai Aingerua komentua sortzeko elkartu ziren. Lanak 1601ean hasi ziren eta 1603an bukatu ziren. Erlijioso hauek estimu handia zeukaten noble askoren artean eta horregatik Beaumot, Peralta eta Veraiz familiengandik eskupeko handiak jaso zituzten.

Komentuak lan barrokoak gordetzen zituen eta nabarmentzekoa da Vicente Berdusánen margoetako bat (San Juan de la Cruz-en Gorespena, 1676) Nafarroako Barrokoko pinturako ordezkari onenaren lana.
Gaur egun pintura hau Tuterako Palacio Decanaleko Museoan dago eta hauxe da Des-Adarve II. edizio honetan proposatutako eraikinetako bat.

Azkenik, 1837an Karmeldarrak bota zituzten eta eraikina beste erabilera batzuk izaten hasi zen: kuartel militarra, 7 urteetako gerratean elikagai gordelekua edo zeta-har haztegia.

1840an, udalari itzuli zitzaion eta gero Apezpikuari bertan apaiztegi bat ezar zezan. Gune honetan Filosofia eta Teologietako klaseak, Latin klaseak ematen zituzten; guztira 78 ikasle zeuden haietatik 67k Gramatikako eta Filosofiako klaseak ematen zituztelarik eta gainontzeko 11ek Teologiakoak.

Gerla eta iraultza bolada batengatik ikasketak eten ziren eta eraikinak erabilpen berriak izan zituen: azken guda karlistan Armadaren kuartela izan zen. Borboiekin Apaizgaitegiak berriro ere funtzionatu zuen baina oraingoan San Nicolás kale ezagunean,
1984tik, Gayarre zentroak alde zaharreko eta inguruko auzoetako populazioari eskeintzen dio lehen mailako arreta

Eraikinak patio zentrala du eta honen inguruan hiru gela-hegal artikulatzen dira, laugarren bat mugakide delarik ondoko elizarekin.
Zeramikaz egindako patioko beheko solairuan eta lehen solairuan kanpokaldea eta barrukaldea arkuez osaturiko leihatez lotuta daude.
Eliza manierista estilokoa da eta gurutze latindarreko solua dauka kanoi erdiko gangaz estalitako hiru zatitako nabe batean.
Kanpokaldean harri-portada bat nabarmentzen duen adreilu-harresi gartxuak aurkezten ditu. Honek kapitel joniarreko hiru pilastra dauzka; portadaren gainean, alabastroz egindako San Joseren eskultura barrokoa.

Informazio gehiago:

Gayarre kalea 17, 31500 Tudela (Nafarroa)
Telefonoa: 948848190