Arte garaikidea

“Gaur egun artista izateak artearen izaera zalantzan jartzean datza” Joseph Kosuth, 1969.

60. hamarkadaren bukaeran eta 70. hamarkadaren hasieran arte kontzeptualak mugimendu kategoria lortu zuen. Ideia edo kontzeptuek obra bera sortzen dutela da arte honen oinarria. Body Art, Performance-a, Instalazioa, Bideo-artea, Soinu-artea, Earth art edo Fluxus-a bezalakoetan, jarduera, objektu, instalazio edo ekintzak soilik lana aurkezteko erabiltzen dira. Hizkuntzarekin daukan harremana dela eta, arte kontzeptualaren inguruan hizkuntza bera da materiala. Artea zer den, zeinek erabakitzen dituen artearen ezaugarriak edota artea nola adierazi behar den edo kritikatu behar den galderei erantzunak emateko ikuslearen gaitasun intelektualei hurbiltzea da obra kontzeptual gehienen helburu.

Des-adarve lehiaketan museo zein galerietatik irten eta gure arreta ingurugiroak artean betetzen duen paperera bideratzen dugu, objektu bat arte gisa sailkatzerakoan, baita bi elementu horien arteko harreman metaelikatzaileari ere, arteak espazioa aldatzeko daukan boterearekin batera.

 


“Instalazioaren artea, espazio zehatz batean sartuta edo ez, hizkuntza malgu bat bezala sortu da” David Deitcher, 1992.

Instalazioak inguruko espazioa aldarazten saiatzen daikuslea obraren barruan sartu dadin. Obra inguratzaileak dira, ideia berrien katalizatzaileak. Publikoaren parte hartze aktiboa behar du obra agerarazteko eta bere osotasunean ikusia izan dadin. Obra hauek, tradizioak finkatutako praktika artistikotik irteten dira, estruktura eta materialak, ekintza, bideo zein soinuekin nahasteko.

Hori horrela izanik, lehiaketak sortzeko aukera anitzak mahai gainean uste dituela uste dugu. Honen emaitzak ikusle eta aldatutako bost espazioen arteko joku bat sortuko du, material iragankorrak, musika, proiekzioak zein soinuak bezalako baliabideak erabiliz.

Des-adarvek artea desmitifikatu eta jendartera hurbiltzea bilatzen du.

 


“Obra kanpoaldean kokatuko bagenu eta kontzeptuak guztiz aldatuko begenitu, zer?” Robert Morris, 1964.

50. hamarkadan, zenbait artistek beren testuinguruarekin guztiz bat etortzen ziren obrak sortu zituzten, beraz, artea museoetatik atera eta kaleetara eta landara zabaldu zen (landart). Artea pribilegiatu gutxi batzuen eskuetan soilik ezin zela egon pentsatzen zen. Site Work kontzeptuaren sorrera da hau. Site Work delakoak beren testuinguru fisikoa aztertzen dute: plaza bat, kalea zein ibaiaren ertza. Obra bera ez da monumentu bat, leku bat eraldatzeko baliabide bat baizik. Areago, interes gehieneko puntua proiektuaren izaera kolektiboan dago, artistak, arkitektu, mezenas eta publikoa biltzen dituena.

Des-adarve ideia honen defendatzailetzat agertzen da, eta alde zaharreko lau espazio aukeratu ditu bisitatu beharreko leku bezala birsortzeko, baita horien atzean dagoena gogorarazteko: hiriaren historiaren eta jendearen oroitzapenak.